Kiosko y Más

Haur jaio berrien bertso liburua, kalean

Zaraia aretoan egindako urte amaierako ekitaldian 2002an jaiotako 32 haur bakoitzari liburu bana banatu zizkieten Udalak eta bertso eskolak

DV

ARETXABALETA. Udalak eta Lekaixoka Bertso Eskolak beste behin eta 9. urtez ‘Haur jaio berrien liburua’ banatu dizkie 2022an herrian jaiotako 32 haurrei eta beraien familiei.

Liburuan, bertso bat eskaintzen zaio aretxabaletar jaio berri bakoitzari. Udalak liburuan parte hartzeko izena emandako familia bakoitzari ale bana oparitu zien asteartean urte amaieran Zaraia aretoan egiten den ohiko ekitaldian.

Liburua egiteko lanketarekin irailean hasi ziren, eta Udalak gonbidapenak bidali zituen jaio berrien etxeetara. Garikoitz Iturbe alkateak eta Mikel Mendiaratz Uribetxebarria Lekaixoka bertsoeskolako lehendakariak sinatutako gutunean, herrian azken urteotan jaiotako haurren gurasoekin eta tutoreekin elkarlanean garatu den proiektu polit eta original honen berri ematen zien aretxabaletarrei. Eta parte har tzeko gonbidapena luzatu 2022an jaiotako haurraren edo haurren guraso edo tutorei.

Lekaixoka bertso-eskolako kideak arduratu dira haur jaio berri bakoitzari bertso bana idazteaz, eta liburua gurasoek edo tutoreek helarazitako argazkiekin eta diseinatzailearen ilustrazioekin janzten dute.

Bertso liburua proiektuan parte hartuko duzuen guztiei banatuko zitzaien liburuak herenegun Arkupeko Zaraia aretoan egindako ekitaldian. Ekitaldira joateko aukerarik izan etzutenek, Arkupeko harreran jaso ahal izango dute liburua.

Liburuak ez du inolako kosturik, guztiz doakoa da. Hala ere, bigarren alea nahi izanez gero, ordaindu egin beharko da.

Liburua osatzeko hainbat datu eman dituztegurasoek: 2022ean jaiotako 32 haurr bakoitzaren izen, abizen eta jaiotegunak; gurasoen izen-abizenak, nortasun agiri zenbakiak eta helbideak; haurraren bi argazki eta umearen bizpahiru lerroko deskribapen laburra: izaera, berezitasunak, bitxikeriak, familia kideak…

Urriaren 4a baino lehen emandako datuokin bertso bana idatzi diete haur bakoitzari liburu pertsonalizatu honetan.

Jakina, Aretxabaletako Udalari eta Lekaixoka bertso-eskolari horiek agindu diete familiei datuak «zorrotz babestuko direla, errespetu osoz erabiliko direla, eta ez zaiela inoiz beste erabilpenik emango».

ALTO DEBA

es-es

2023-12-21T08:00:00.0000000Z

2023-12-21T08:00:00.0000000Z

https://lectura.kioskoymas.com/article/281883008144736

Kiosko y Mas Sociedad Gestora de la Plataforma Tecnologica, S.L.